Athleticek 2-0 irabazi dio Betisi —joanekoan 1-0 galdu zuen— eta Espainiako Kopako final-laurdenetarako sailkatu da. Partidako izarra Mikel Rico izan da, hark sartu baititu bi golak (23. eta 67. minutuetan). Golez gain, erdilaria izan da jokalari onena. Athleticek, dena den, ez du bere onena eman behar izan Betisek ez duelako gehiegi estutu.
Bilboko taldeak Atletico Madrilen aurka jokatuko du final-laurdenetan. Joanekoa hurrengo astean, eta itzulikoa bi aste barru.