futbola

Athletic-Bartzelona Kopako finaleko sarrerak, 60 eta 250 euro artean

Klub bakoitzak hogei mila sarrera edukiko ditu. 22:00etan hasiko da partida, maiatzaren 25ean, ostiralarekin.

2012ko martxoaren 26a
17:37
Entzun

Athletic-Bartzelona Espainiako Kopako finala 22:00etan hasiko da, Espainiako Futbol Federazioak gaur zehaztu duenez. Jakin zenez, maiatzaren 25ean izango da partida (ostirala), Madrilen, Vicente Calderonen.

50.000 ikusle sartzen dira estadio hartan, eta Athleticek eta Bartzelonak hogeina mila sarrera edukiko dituzte. Sarreren prezioa, 60 eta 250 euro artekoa izango da. Beste hamar mila sarrerak federazioaren esku geratuko dira.

Gaur Madrilen izandako bileran Athleticetik Jon Berasategi zuzendari nagusia, Amaia Iturbe harremanetarako arduraduna eta Iosune Vegas komunikazioburua izan dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.