«Sevillari irabaztea eta bosgarren postuan amaitzea da izan dezakedan omenaldirik onena». Halaxe erantzun zuen Carlos Gurpegik bere agurrean, zer-nolako omenaldia nahi zuen galdetu ziotenean. Bada, kapitainak eskatu, eta taldeak eman. Talde zuri-gorriak 3-1 irabazi dio gaur San Mamesen Sevillari, ligako azken partidan. Celtak, berriz, 2-0 galdu du Vicente Calderonen, Atletico Madrilen aurka. Beraz, Athleticek bosgarren postuan amaitu du liga, eta zuzenean sailkatu da Europa ligako ligaxkarako. Gurpegik, beraz, nahi zuen omenaldia izan du. San Mamesek, halere, omenaldi hunkigarriagoa eskaini dio. Zaleek zutik eta txaloka agurtu dute lehenbizi zelaia utzi duenean eta gero partida amaieran ia hogei urtez elastiko zuri-gorria harro soinean eraman duen jokalaria.
FUTBOLA
Athletic, bosgarren
Talde zuri-gorriak 3-1 irabazi dio Sevillari, eta Celtak 2-0 galdu du Atletico Madrilen aurka. Athletic, beraz, zuzenean sailkatu da Europa ligako ligaxkarako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu