FUTBOLA. EUROPAKO LIGA

Athletic, final-hamaseirenetara

Talde zuri-gorriak 2-3 irabazi dio Augsburgi eta multzoko buru moduan egingo du aurrera. Susaetak sartu du lehen gola, etxekoek buelta eman diote emaitzari, eta Adurizek azken txanpan sartutako bi golek garaipena eman diote Athletici. 

jarraia117165.jpg
Julen Etxeberria.
2015eko azaroaren 26a
21:48
Entzun

Kito. Athleticek egin ditu jadanik etxeko lanak Europako Ligako ligaxkan: final-hamaseirenetarako sailkatu da. Nahikoa zuen gaur Augsburgen (Alemania) berdintzearekin helburua lortzeko, eta horrekin nahikoa ez, eta irabazi egin du: 2-3, Gaua, beraz, biribila izan da. Izan ere, garaipenari esker, Athleticek multzoko buru moduan egingo du aurrera, azkeneko jardunaldian gertatzen dena gertatzen dela. Oso kontuan hartzekoa da hori: batetik, multzoko buruek Txapeldunen Ligatik datozen taldeak saihestuko dituzte final-hamaseirenetan; eta bestetik, multzoko buruek etxean jokatuko dute kanporaketa horretako itzuliko partida.

Lehen kanporaketa hori, hala ere, otsail erdialdean jokatuko da, ia hiru hilabete barru. Beraz, ordu arte Europako Ligaz ahaz daiteke Athletic —UEFAtik diru gehiago jaso edo ez bakarrik izango du jokoan abenduaren 10ean, San Mamesen, AZ Alkmaarren aurka jokatu beharreko azken partidan—. Dagoeneko etxeko lanak eginda izateak mesede egingo dio Ligan eta Kopan buru-belarri aritzeko. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.