Europako Ligako finalerdietara sailkatu da Athletic, eta Sporting Lisboaren aurka jokatuko du. Joanekoa apirilaren 19an, Lisboan, eta itzulikoa 26an. Beste finalerdia Atletico Madril-Valentzia izango da. Finala Bukaresten izango da, maiatzaren 9an.
Handia egiten ari da Athletic Europan ere —Espainiako Kopan finalean da—. Final-zortzirenetan munduko talderik onenetakoa kanporatu zuen: Manchester United. Eta final-laurdenetan Alemaniako onenetako bat: Schalke 04. Lau partida horietan, gainera, hiru irabazi egin ditu eta bat berdindu —gaur, bina—-.
Lehen zatian eta bigarrenaren hasieran estutasun batzuk izan ditu, Schalke bi aldiz aurreratu baita. Athleticek azkar erreakzionatu du bietan.
Athletic: Iraizoz; Iraola, Ekiza, Amorebieta, Aurtenetxe; Herrera (Ibai Gomez, 30m; San Jose, 74m), Javi Martinez, De Marcos; Susaeta, Llorente (Toquero, 58m), Muniain.
Schalke: Unnestarll; Hoogland, Matip, Papadopoulos, Escudero (Farfan, 60m); Jones; Holtby (Hoger, 72m), Jurado, Obasi (Marica, 63m); Raul, Huntelaar.
Golak: 0-1: Huntelaar (28m). 1-1: Ibai Gomez (41m). 1-2: Raul (52m). 2-2: Susaeta (54m).