Futbola

Athletic hasi da denboraldia prestatzen

2009ko uztailaren 6a
17:30
Entzun
Gaur itzuli dira Lezamara (Bizkaia) Athleticeko jokalariak, 2009-2010 denboraldia prestatzen hasteko. Mediku azterketa egin dute gaur, eta bihar hasiko dituzte denboraldiko entrenamenduak.

Berritasun nagusia Iñigo Diaz de Zerio aurrelaria izan da, taldeak egin duen fitxaketa bakarra. Lezamara itzuliko ez direnak, berriz, Joseba del Olmo eta Javi Casas izango dira; Del Olmo Herculesek fitxatu du eta Javi Casas Cartagenara joan da.

Agian, ez dira bi horiek izango Bilbo utziko duten bakarrak, Iñaki Lafuente, Roberto Martinez Tiko, Iñaki Muñoz, Iñigo Velez eta Joseba Garmendiaren etorkizunaren inguruan ere zalantzak baitaude.

Abuztuaren azkeneko asteburuan hasiko da Espainiako Liga.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.