Athleticek nagusitasun handi z irabazi dio Granadari Aritz Adurizek sarturiko hiru golei esker (4-0). Bilboko taldea gehiago izan da partida osoan, eta hasiera bikainean erabaki du lehia. Garaipen honi esker laugarren postuan jarraitzen du eta presioa sartu die Reala eta Vila-reali, Txapeldunen Ligarako sailkatzeko lehian dituen bi aurkariei.
Aduriz modu ikusgarrian ekin dio partidari eta bi gol sartu ditu lehen bi minutuetan (6. eta 18. min). Bigarrena, bikaina, areaz kanpoko bolea ikusgarri batekin. Emaitzak gutxi aldatu du partida, Granada irudi kaskarra eman duelako. Athleticek ondo lotu du aurkaria eta ezinean aritu da.
Bigarren zatiaren hasieran Granadak estu hartu du Bilboko taldea, baina gutxi iraun du suak. Athleticek aukera garbiak izaten jarraitu du, eta Adurizek penaltiz sartu du hirugarrena (72. min). Mainzek penalti garbia egin zion eta epaileak atzelaria egotzi zuen. Laugarrena Gurpegik egin zuen Granadaren atzeko lerroak gaizki urrunduriko korner batean (79. min). Azken minutuak lasaiak izan ziren.
Golak: 1-0: Adurizek (6. min.); 2-0: Adurizek (18. min.); 3-0: Adurizek (pen. 76. min); 4-0: Gurpegik (89. min.)