Futbola

Athleticek 900.000 euro ordaindu beharko dizkio Nuñezi

Lehen taldearen ordezkari izandakoaren kontratuko blindatzea aintzat hartu du EAEko Auzitegi Nagusiak, baina ez klubak "kalte fisiko eta moralak" eragin dizkion eskaera.

2007ko azaroaren 21a
16:20
Entzun
EAEko Auzitegi Nagusiak gaur erabaki duenez, Athleticek 900.000 euro ordaindu beharko dizkio Jose Mari Ñuñez lehen taldearen ordezkari izandakoari, honen kontratuan ageri zen blindatzeagatik.

Nuñezek beste 250.000 euro eskatzen zituen "kalte fisiko eta moralengatik", baina Auzitegi Nagusiak ez du aintzat hartu eskaera hori.

Epaiaren arabera, Athleticek ez zuen Nuñez bidali, baizik eta klubak, "zeregin aldaketegatik", lehen taldearen ordezkariaren kontratua amaitzea erabaki zuen. Horregatik ordaindu beharko dio ia milioi bat euro. Joan den azaroaren 15ean egin zuten epaiketa, Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.