Iñigo Juaristik zuzendutako taldeak ondo eutsi zion Espanyoli lehen zatian. Etxekoak 20. minutuan aurreratu ziren, baina zazpi minutu geroago Naiarak berdinketaren gola sartu zuen. 11 minutuz egon zen berdinduta neurketa, Espanyolek bigarren gola sartu zuen arte. Atsedenaldian, beraz, 2-1 etxekoen alde. Partida irekita zegoen. Athletic ondo ari zen, eta bazirudien punturen bat lortzeko aukera izan zezakeela.
Baina usteak ustel. Bigarren zatian Athletic ezinean aritu zen, etxekoen erauntsiari nola aurre egin jakin gabe. Hamar minutuan bi gol sartu zituen Espanyolek, eta partida erabakita utzi. Hortxe amaitu zen neurketa. Etxekoek, baina, beste bi gol sartu zituzten partidaren hondarrean. Azkenean, 6-1, zigor handiegia Athleticentzat.
Ligaxkako beste euskal taldeak, Realak, gaur jokatuko du, etxean, Rayo Vallecanoren aurka. Txuri-urdinek derrigor irabazi behar dute lehen lau sailkatuen artean sartzeko, baina gaurko erronkak gogorregia dirudi, txapelduna izango baitute aurrean.
Sailkapena
SUPERLIGA (BIGARREN FASEA) 5. jardunaldiaAtzoEmaitza
Espanyol-Athletic6-1
GaurOrdua
Bartzelona-Levante11:00
Reala-Rayo Vallecano12:00
Prainsa Zaragoza-At. Madril12:15
PuntuakJ I B G
1. Espanyol. 12. 4. 4. 0. 0
2. Rayo Vallecano . 7. 3. 2. 1. 0
3. Athletic . 4. 4. 1. 1. 2
4. Bartzelona. 4. 3. 1. 1. 1
5. At. Madril. 4. 3. 1. 1. 1
6. Prainsa Zaragoza. 4. 3. 1. 1. 1
7. Reala. 1. 3. 0. 1. 2
8. Levante. 0. 3. 0. 0. 3