Athleticek ez dio aukerarik eman Almeriari eta 6-1 irabazi dio lehen itzuliko azken partidan. Talde zuri-gorria goitik behera nagusitu zaio Espainiako taldeari. Ordu erdi eskas besterik ez du behar izan partida erabakita uzteko. Ricok, Herrerak eta Laportek sartutako golek 3-0 jarri dute aurretik etxeko taldea. Almeria saiatu da suspertzen, eta gola sartu du lehen zatia amaitu baino lehen, baina bigarren zatian berriro Athletic nahieran aritu da. Adurizek laugarren gola sartu du 52. minutuan, eta zelaira irten berri zen Ibaik bosgarrena eta seigarrena, azken hori penaltiz.
Garaipenari esker, Athleticek 36 punturekin amaituko du lehen itzulia, laugarren postuan, Txapeldunen Ligan, alegia. Aspaldi ez zuela horren itzuli ona egin.