Golak. 1-0: Lodek (29. min). 2-0: Cabezasek (55. min); 2-1: Adurizek (68. min); 2-2: De Marcosek (71. min.); 2-3: Adurizek (pen. 73. min.).
Athleticzaleak berez dakar fedea. Bufanda zuri-gorria janzteak taldea edozer gauza egiteko gai dela sinetsi behar izatea dakar. Askotan eta askotan sineskera horrek mesede baino kalte gehiago egiten du, edozein helburu egingarri ikusten delako. Atzokoa bezalako egunek, baina, fede hori elikatzen dute. Izan ere, Athleticek ia urtero izaten du balentria potoloren bat, eta sasoi honetan oso goiz erabili du komodin hori. Atenasen partida tamalgarria jokatu zuen lehen 65. minutuetan, eta ondo merezita ari zen 2-0 galtzen. Hala ere, hurrengo sei minutuetan hiru gol sartu zituen jarraian. Itxura ezin okerragoa zuen kanporaketa gautik egunera pasa zen ia bapatean. Itzulikoa ostegunean jokatuko da, Bilbon, eta Athleticek emaitza alde duela zelairatuko da da. Atzo zerbait ikasi bazuen, Europa Ligako multzoko fasean beharko luke Bilboko taldeak.
65. minutuan Kuko Zigandaren aurpegia arduraren isla zen. Larrituta zegoen, oso, eta ez zen gutxiagorako. Panathinaikos ez da Atheltic baina hobea, baina ordura arte Bilboko taldearen gainetik pasatzen ari zen. Gainetik pasatzen bainoago, Zuri-gorriak bere arean giltzapetu zituen. Athletic 2-0 galtzen ari zen, eta Europa urruntzen. Une horretan iritsi zen, baina, Muniainen erdiraketa neurtua. Ezker hegaletik kurpil askorekin erdiratu eta Aduriz agertu zen bigarren zutoinean. Nor bestela? 2-1ekoa buruz egin zuen. Zigandak ospatu egin zuen, horrela amaitzea sinatuko zuen.
Golak Athletic hauspotu zuen eta Panathinaikos nahastu. Bi minutu geroago De Marcosek oso antzeko gola sartu zuen. Kasu horretan Balentziaga izan zen zonalde berdinetik erdiratu zuena, eta De Marcos, oinarekin, baloia bigarren zutoinean sareetara bidali zuena. Hiru minutu lehenago ezinezkoa zen horrelako zerbait gertatuko zela pentsatzea.
Hori gutxi ez, eta Athelticek hirugarrena egin zuen hiru minutuetara. Williamsek barnealdi bizia egin eta Moledok penalti garbia egin zion (72. min). Williams 57. minutuan sartu zen eta taldeak asko eskertu zuen. Adurizek sartu zuen penaltia, gaizki eginiko panenka jaurtiketa batekin. Erdira jo beharrean albo batera joan zitzaion. Zorte handia izan zuen. Sinestezina zen Athelticeklortu berri zuena. Emaitza bikaina zen, urre gorria. Bigarren zatiko eromena dena den, ez zen hor bukatu, Herrerinek 3-3koa eragotzi baitzuen 91. minutuan Lodekin izan zuen buruz buruko jokaldi batean.
Baina hainbesterako izan zen aldaketa? Bai. Lehen 65 minututuetan Panathinaikos askoz gehiago izan zelako. Etxeko taldea oso ausart irten zen eta Athletic bere arean sartu zuen. Bilboko taldeak ezin izan zuen presioa zulatu, eta baloia lapurtzen saiatu zenean faltak egin zituen. Hamar egin zituen lehen zatian, ezinaren isla. Panathinaikosek ez du kalitate handirik, baina area ertzean zabiltzanean beti da errazagoa gola sartzea. Aurrenekoa Lodek sartu zuen (29. min.). Molinsek buruz irabazi zuen Etxeitaren aurkako lehia, eta Lodek De Marcosi izkin egin ondoren lortu zuen 1-0ekoa.
Bigarren zatiaren hasierak itxura bera izan zuen. Athletic ezinean eta Panathinaikos agintzen. 2-2koa Cabezasek sartu zuen (55. min.), Athelticen area alde batetik bestera lurretik gurutzatu zuen erdiraketa bat baliatu, eta Balentziagari aurrea hartuta. Athleticek erraztasun pila bat eman zituen atzean. Etorkizuna oso ilun ageri zen, sei minutuko