Futbola

Athleticek behetik gora eginda irabazi du derbia (1-2)

Reala 1-0 aurreratu da, baina zuri-gorriek bigarren zatian eman diote buelta, Erikaren bi golei esker.

1-2 nagusitu da Athletic. J. C. R., ARP
Imanol Magro Eizmendi.
2014ko urtarrilaren 11
17:54
Entzun

Athleticek 1-2 irabazi dio gaur Realari, Zubietako kirol instalazioetan jokaturiko derbian. Partida bizia izan da, eta talde bakoitzat zati bana kontrolatu dut. Etxekoak gogotsuago zelairatu dira eta gehiago izan dira lehen zatian. Aurretik ere jarri dira, Naiara Beristainek ondo baliaturiko kontraeraso bati esker (20. min.). Gola sartu ondoren goleatzaileak, taldekide guztien izenean, Nekane Zelaiaren elastikoa eskuetan hartu du hari gola eskainiz. Zelaiak ia urtebete darama jokatu gabe belauneko lesio baten erruz.

Bigarren zatian partida aldatu egin da. Athleticekek hartu du baloia eta arriskua sortzen hasi da. Jokoak fruitua eman du, eta Erikak berdindu du derbia Alazneren erdiraketa buruz sareetara bidalita (60. min.). Atheltici ez zion berdinketak balio eta erasoan jarraitu du. Fisikoki hobeto zegoen, eta azken txanpan gaina hartu dio Realari. Bigarren gola ere Erikak sartu du, 84. minutuan.

Zubietako harmailak lepo bete dira eta giro bikaina egon da.

Derbiaren ondoren, 16. jardunaldian, bigarren itzuliko aurrenekoa, Athleticek bigarren postuan jarraitzen du, Bartzelonarengandik bost puntura, liderrak jardunaldi honetan lortzen duen emaitzaren zain.

Reala, aldiz, 10. da, 16 punturekin, eta bira du Kopan sartzeko azken postua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.