FUTBOLA

Athleticek erraz irabazi dio Betisi

3-1 irabazi dute zuri-gorriek San Mamesen.

Sabin Merino, goletako bat ospatzen. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2016ko martxoaren 13a
20:08
Entzun

Martxoa gozoa gertatzen ari zaio Athletici. Espainiako Ligan Realaren kontra galdu eta Europa Ligan Marseillarekin berdindu zuenetik, irabazi besterik ez du egin: partida bat Europa Ligan, eta lau jarraian Espainiako Ligan. Betisi irabazi dio laugarrena, aise.

Lehen zatian bideratu du partida Athleticek. 34. minutuan, Sabin Merinok sartu du etxekoen lehen gola, eta atsedenaldira joan aurretik handitu du aldea Mikel Ricok, 44. minutuan. Lehen zatia ongi amaitu, eta berdintsu jarraitu du bigarrenean; zelairatu eta bost minutura, Merinok bere bigarren gola eta Athleticen hirugarrena sartu du. Partida, erabakita. Bost minutu falta zirela sartu du Ruben Castrok sevillarren gola.

29. jardunaldia amaituta, seigarren da Athletic, 47 punturekin. Datorren igandean, Espanyolen zelaian jokatuko dute zuri-gorriek, baina ostegunean Valentzian dute Europa Ligako itzulerako partida.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.