Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa, eta Athletic nagusitu da aurreko seietatik bostetan. Reala 2012an izan zen txapelduna. Iazkoa Gernika-Lumon (Bizkaia) jokatu zuten, eta aise irabazi zuen Athleticek: 3-0.
Irailaren 3an Espainiako Ligari ekin aurretik jokatuko dute kopa. Ahleticek Santa Teresaren etxean jokatuko du ligako lehen partida, eta Realak Valentzia hartuko du Zubietan.