FUTBOLA

Athleticek eta Realak lehen entrenamendua

2012ko uztailaren 2a
18:53
Entzun

Oporrak amaituta, gaur hasi dira entrenatzen Athleticeko jokalariak, eta Realekoek arratsaldean ekin diote. 

Athletic 10:00etan hasi da, Lezaman, Marcelo Bielsaren aginduetara. Berrikuntzak bi izan dira: Aritz Aduriz eta Ismael Lopez

Denboraldi-aurreko lehen partida hilaren 17an jokatuko du, Casablancan (Maroko), Raja Casablancaren aurka, 21:30ean. Eta aurreneko partida ofiziala ez da urruti, abuztuaren 2an izango da, Europako Ligara sailkatzeko kanporaketako joanekoa; itzulikoa, 9an izango da.

Athleticek jakinarazi du Iñigo Diaz de Cerio jokalariak eta biek kontratua etetea erabaki dutela. Jokalariak Bigarren A Mailako Mirandes taldean jokatuko du eta Athleticek berreskuratzeko aukera izango du 2013ko ekainaren 30ean. 

Reala arratsaldean hasi da entrenatzen, lauretan. Fitxaketa bakarra Gonzalo Castro izango da, oraingoz.

Denboraldi-aurreko aurreneko partida Hendaian (Lapurdi) jokatuko du, Englatins bertako taldearen aurka. Uztailaren 13an izango da, 19:00etan.

Osasuna datorren astean hasiko da lanean, uztailaren 10ean, asteartean. Hiru jokalaria fitxatu ditu taldeak: Alejandro Arribas, Sisinio Gonzalez eta Fernando Macedo Da Silva, Nano.

Espainiako Liga, abuztuko hirugarren asteburuan abiatuko da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.