"Hausnarketa sakona" egin ondoren kontratua haustea erabaki dute Andoni Zubizarreta Athleticeko Kirol Zuzendariak eta klubak.
Athleticek eskertu egin dio Zubizarretari "klubarekiko azken hiru urte pasatxo hauetan eta jokalari garaietan egin zuen legez, erakutsi duen konpromezua eta zerbitzu eztabaidezina".
Andoni Zubizarretak "bere eskerronik handiena agertu die publikoki azken urteotan berarekin batera aritu diren Klubeko partaide guztiei, bazkidegoari, zaleriari eta hedabideei".
Aurrerantzean elkarlanean jarduteko prest daudel esan dute, "Kluba hobetu eta are handiago egiteko asmoz emango diren pausoetan".
Futbola
Athleticek eta Zubizarretak kontratua eten dute
2005eko ekainean amaitzen zen Athleticen eta hango kirol zuzendari zen Andoni Zubizarretaren arteko kontratua. Hala ere, garaia iritsi baino lehen, gaur, kontratua etetea erabaki dute bi aldeek, "hausnarketa sakona" egin ostean. Athleticeko lehendakari ohi Javier Uria zenareki hasi zen Zubizarreta Kirol Zuzendari lanetan. Fernando Lamikiz oraingo presidenteak hiru urtetan taldearen alde egindako lana eskertu dio Zubizarretari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu