Athleticek ezin du hutsik egin Olivenzaren aurka
FUTBOLA. Superligako hiru euskal taldeek gaur jokatuko dituzte 17. jardunaldiko partidak, eta hirurek sailkapeneko erdi aldeko aurkariak dituzte. Athleticek Olivenza hartuko du Lezaman, eta ezin du kale egin bigarren postuari eusteko (12:00). Realak ere etxean jokatuko du, L'Estartiten aurka, eta Lagunak-ek Sant Gabrieli egingo dio bisita (11:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu