Kirola

Athleticek harremanak eten ditu Realarekin

'Zubiaurre kasuan' izan duten jarrerarengatik, EAEko Auzitegi Nagusiak sententzia jakitera eman eta, hala ere, jokalariari Athleticekin fitxarik egiten utzi ez diolako, hartueman guztiak eten ditu Athleticek Realarekin. Horrela jakinarazi du Ana Urkijo Athleticeko presidenteak Ibaigane Jauregian eman berri duen prentsaurrekoan. "Honaino iritsi gara. Nahikoa da", adierazi du Urkijok.

2006ko azaroaren 6a
18:14
Entzun
Realak, jokalariak berak eta Athleticek helegitea aurkeztu zuten joan den astean bere garaian EAEko Auzitegi Nagusiak hartutako erabakiaren kontra —jokalariak berak, edo hark ezingo balu Athleticek, bost milioi euroko kalteordaina ematea Realari—. Espainiako Auzitegi Gorenean aurkeztu dituzte euren helegiteak, eta jokalariari fitxa egin nahi zion bitartean Athleticek. Realak uko egin dio fitxa egiteari Gorenak erabakia hartu bitartean, eta horren ondorioz erabaki du orain Athleticek harremanak apurtzea. "Lanerako eskubidearen kontrako erasoa da hori", nabarmendu du Urkijo presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.