Itxaropen handia du Lamikizek jokalari gaztearengan. Javi Martinez talde zuri-gorrian mugarri izatea espero du Lamikizek eta Joseba Etxeberriaren adibidea jarri du. Etxeberria ere 17 urterekin fitxatu zuen Athleticek.
"Badakigu apustu garrantzitsua dela, baina oso ondo pentsatutako apustua da". Lamikizek azaldu duenez, Nafarroan lanean ari diren ikuskatzaile guztiek nabarmendu dituzte jokalariaren baldintzak.
Osasunak jakinarazi duenez, Javi Martinez taldean izateko Athleticek sei milioi euroko etete klausula ordaindu du.
Futbola
Athleticek Javi Martinez erdilaria aurkeztu du gaur
Javi Martinez (Lizarra, 1988) Osasunako jokalaria izan da orain arte. Atzo baieztatu zuen talde Athleticek Osasunako jokalari gaztearen fitxaketa. Javi Martinezek 17 urte ditu eta datozen sei denboraldietan talde zuri-gorriko jokalaria izango da; 2012ko ekainaren 30era arte. Gaur aurkeztu du San Mamesen erdilari berria. Martinezek bere familia osoaren babesa izan du. Fernando Lamikiz Athleticeko presidentea egindako apustuarekin gustura agertu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu