Athleticek 1-2 galdu du gaur goizean Espainiako Kopako finala, Espanyolen aurka. Galtzen hasi arren, bigarren zatiaren hasieran Ibarrak erdiratu eta Itsasok sartu duen golak itxaropena eman die jokalari zuri-gorriei, eta bigarren zatia amaitzear ari zela, 91. minutuan, finala irabazteko zorian izan dira zuri-gorriak, Erikaren jaurtiketa batek langara bota baitu baloia.
Banakoarekin, ordea, luzapena jokatu behar izan dute bi taldeek, kataluniarrek 115. minutuan sartu dute garaipenaren gola.