Ez zuen egoera xamurra Athleticek. Partida jaitsiera postuetan hasi du, eta irabazteko premia bazuen. Osteguneko Europako Ligako partidan Ernesto Valverdek ez zuen lehen hamaikakoa zelairatu, gaurko partidan pentsatuz. Europan galdu zuten. Gaur ordea, partida serioa jokatu dute bilbotarrek. Orain hamahirugarren postuan daude, zazpi punturekin, eta lasaitu ezin badute ere, aurrera pausua eman dute zurigorriek.
Athletic 3. Valentzia 1
Athleticek partida irauli du
Valentzia hasieran aurretik jarri bada ere, atsedenaldiaren aurretik Laportek banakoa sartu du. Bigarren zatian bi taldeek partidu orekatua jokatu badute ere, Athleticek golarekin asmatu du. Adurizek eta Susaetak osatu dute markagailua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu