Athleticek merezitako porrota izan du Atletico Madrilen aurka Vicente Calderonen. Madrildarrek askoz talde sendoagoa direla agerian utzi zuten atzo, eta euskal taldeak, berriz, ezer gutxi erakutsi zuen beste emaitza bat espero izateko.
David Villak eta Diego Costak sartu zituzten golak lehen zatian, eta bigarrenean, emaitzari eutsi besterik ez zuten behar izan. Athleticek, berriz, ez zuen gol aukerarik sortu.