Lehen Maila

Athleticek pregoi ona irakurri du

1-2 irabazi dio Valladolidi joko txukuna eginez eta ondo hasi du denboraldia

Imanol Magro Eizmendi.
2013ko abuztuaren 17a
22:50
Entzun

Athleticek liga modu ezin hobean hasi du, Valladoliden hiru puntuak lortuta. 1-2 irabazi du, Susaetak (28. min) eta Muniainek (50. min) sarturiko golei esker. Bilboko taldeak itxura ona eman du, eta baloia kontrolatzeko asmoa plazaratu du Ernesto Valverdek. Herrerak eta Beñatek oreka handia eman diote jokoari eta Athletic izan da baloiaren jabe. Joko horri esker aurreratu da lehen zatian, baina Valladolidek hurrengo minutuan berdindu du partida, Eberten golari esker.

Bigarren zatia bi estiloren talka izan da. Valladolidek bide zuzena bilatu du, Athleticek, berriz, landua. Zuri-gorriak eraginkorragoak izan dira eta Muniainek baliatu du lehen aukera ona. Aurrelari nafarrak lan ona egin zuen eta duela bi sasoiko freskotasuna berreskuratu duela dirudi. Jokalariek lan eskerga egin dute eta leher eginda bukatu dute. Bilbotik joaniko mila zaleek txaloz eskertu dute ahalegina eta gustura egingo dute etxerako bidea, autobusa Aste Nagusiaren sukurtsal bihurtuta

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.