Athleticek sendo segitzen du, Sant Gabrieli irabazita
SUPERLIGA. Denetarik izan da asteburuan Espainiako Lehen Mailako euskal taldeei dagokienez. Athleticek sendo segitzen du sailkapeneko goiko postuetan —bigarrena da—, Sant Gabrieli 2-0 irabazi ondoren. Lagunak-ek, berriz, hutsean berdindu zuen L'Estartiten zelaian, eta 11.a da sailkapenean. Realak, azkenik, 0-1 galdu zuen Rayoren aurka, eta bederatzigarren postuan dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu