Futbola

Athleticeko bazkideen ezohiko batzarra gaur

Urrian atzera bota zituzten aurrekontuak eta estatutu erreforma.

2008ko abenduaren 16a
11:34
Entzun
Bazkide konpromisarioen ezohiko batzarra egingo du gaur Athleticek, Bilbon, Euskalduna jauregian (19:15). 2008-2009ko denboraldiko aurrekontua aurkeztuko du, besteak beste, Fernando Garcia Makuaren zuzendaritzak.

Aurreko batzarra urriaren 8an egin zuten, eta konpromisarioek ez zuten denboraldi honetako aurrekontua onartu, ezta klubeko estatutuen erreforma ere. Onartu zuten bakarra iazko denboraldiko kontuak izan ziren.

"Oposizioa gero eta antolatuago dago", esan du Makua presidenteak. "Baina gaindituko dugu egoera, iaz bezala".

Urriko batzarreko bozketak

Estatutuak. Bazkide konpromisarioen %57,6k ez zuten onartu estatutuak aldatzea.

2008-2009 aurrekontuak. Ez zituzten onartu, % 56,9k aurka bozkatu baitzuten.

2007-2008 aurrekontuak. Onartu egin zituzten bazkide konpromisarioek, % 54,4k bozkatu zutelako alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.