futbola

Athleticeko milaka zale Lisboan

Giro ederra Lisboako kaleetan: trikiti eta pandero hotsak eta Athleticen ereserkia entzuten dira nonahi. 4.000 bat lagun bildu dira Athleticen eta Sporting Lisboaren arteko partida ikustera. Gehienak gaur iritsi dira, aireportuetan izandako atzerapenak direla medio.  [YouTube]http://youtu.be/Oeq7-0GDjHI[/YouTube]

2012ko apirilaren 19a
19:04
Entzun

Lisboako kaleak zuri-gorriz jantzi dituzte gaur ere Athleticeko jarraitzaileek. Atzo heldu ziren horietako batzuk, baina gehienak gaur iritsi dira, Athleticen eta Sporting Lisboaren arteko Europako Ligako finalerdietako joaneko partida ikustera. Hegaldietan atzerapenak izan dituzte askok.

Giro paregabea dago Lisboako kale eta plazetan, Jon Eskudero BERRIAko kazetariak Lisboatik azaldu duenez. Athleticeko 4.000 jarraitzaile inguru taldeari babesa ematera heldu dira, eta musika eta jan-edanak ez dira falta izan egun osoan. Bi taldeetako jarratzaileen artean ere ona da giroa, ez baita bien artean liskarrik sortu.

Lisboa erdialdean ez ezik, Jose Alvalade futbol zelai inguruan ere bildu da jendea, partida aurreko giroa berotzen hasteko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.