Fernando Garcia Macua Athleticeko presidenteak onartu egin du "huts egiteak" egon zirela Kopako finalerako sarreren zozketan. Zenbakiak atera bezain laster behin behineko datuak jakinaraztea ez zela egokia izan adierazi du. Hala ere, "bozketan irregulartasunik ez" zela egon argi utzi nahi izan du.
Iragan asteartean zozketatu zituzten Kopako fiinalerako bazkideei zuzenduriko 14.800 sarrera. Athleticek zozketa egin aurretik irabazle bakoitzak sarrera bat jasoko zuela adierazi zuen, baina ez zuten kontuan hartu zozketan atera zituzten hiru zenbakien -20.299, 21.549 eta 22.496- irabazleetako batzuk bat zetozela; hau da, errepikatu egiten zirela. Izan ere, Athleticek zenbaki saritutik aurrera 2.960 sarrera banatuko zituela adierazi zuen; ondorioz, esaterako, 22.000 zenbakia duenak bi sarrera eskuratuko lituzke.
Behin-betiko irabazleak 20.299tik 24.903ra arte (biak barne), 04.842tik 06.628ra arte (biak barne) eta 18.428tik 19.956ra arte (biak barne) dutenak direla jakinarazi du Athleticek.
Akats horiek medio klubak "autokritika zintzoa eta baldintzagabea" egin duela gaineratu du Athleticeko presidenteak. Bestalde, partidua jokatu baino aste bat lehenago sarrerak banatu nahi dituztela jakinarazi du. Kopako finala maiatzaren 13an jokatuko du Athleticek Bartzelonaren aurka, Valentzian (Herrialde Katalanak).
Kirola
Athleticeko presidenteak Kopako finalerako sarreren zozketan "huts egiteak" egon zirela onartu du
Errepikatzen ziren irabazleak jakinarazteagatik "taldeak autokritika zintzoa eta baldintzagabea" egin duela esan du Macuak. Dena den, "bozketan irregulartasunik ez" zela izan adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu