Realaren eta Athleticen arteko derbiak ikusmin handia piztu du Donostian eta Bilbon. Atzo Anoetan ilara luzeak sortu ziren sarrerak erosteko. 1.500 jarri zituen salgai Realak eta goizean saldu ziren ia guztiak. Gaur Athleticek 10:30ean jarri ditu Realak bidalitako 600 sarrerak salgai, eta atzo iluntzeaz geroztik jendea ilaran jarrita zegoen. Sarrerek ordu erdi baino ez dute iraun, eta 11:00tarako agortuta zeuden guztiak.
Ez hotza ezta euria ere ez da oztopo izan zaleentzat. Gaur 07:30ean ilara luzea zen jada. Ilarako lehenak Mungiako gazte batzuk ziren, eta atzo 22:00etan jarri ziren San Mameseko txarteldegiaren aurrean zain. Athleticeko salgai jarri dituen sarrerak 40 euro balio dituzte.
Anoeta jendez gainezka egongo da igandean, eta Donostiako kaleak bi taldeetako zaleez beteko dira.
Kirola
Athleticeko zaleek gaua kalean pasa dute derbirako sarrerak erosteko
Bilboko klubak 600 sarrera jarri ditu 10:30etan salgai. Ilarako lehenak atzo 22:00etan jarri ziren San Memeseko txarteldegian zain. Ordu erdian agortu dira sarrerak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu