Aurkari zaila egokitu zaio Athletici Europako Ligako final-hamaseirenetan: Olympique Marseilla. Frantziako taldea behetik gora ari da, eta, egun, bederatzigarren da sailkapenean, PSGtik 24 puntura. Michel espainiarra da entrenatzailea, eta hura iritsi aurretik, Marcelo Biesa, Athleticeko entrenatzaile ohia. Joaneko partida otsailaren 18an jokatuko dute, Marseillan, Velodrome estadioan, eta itzulikoa, astebete geroago, Bilbon, San Mamesen.
FUTBOLA
Athleticen aurkaria, Marseilla
Talde zuri-gorriak Frantziakoaren aurka jokatuko du Europako Ligako final-hamaseirenetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu