Binakako txapelketako laugarren jardunaldiko partidak jokatuko dira asteburu honetan. Lehen neurketa gaur jokatuko da, Larraintzarren (Nafarroa). Berasaluze VIII.a eta Albisu Arretxe II.a eta Beginoren aurka ariko dira. Asegarcekoak dira bi bikoteak.
Bolada onean dira Berasaluze VIII.a eta Albisu; izan ere, jokatu dituzten hiru partidetatik bi irabazi dituzte. Albisuk, gainera, itxura ederra eman du jokatutako hiru neurketetan. Besteak beste, Xala eta Laskurain eta Bengoetxea VI.a eta Apraizi irabazi diete txapelketaren hasieran. Arretxe II.ak eta Beginok, ordea, ez dute zorte bera izan. Orain arteko partida guztiak galdu dituzte. Txapelketan aukerarik gabe geldi ez daitezen beste aukera bat dute gaur, 22:00etan.
Aukerarik gabe gelditzen hasteko arriskua dute Arretxek eta Beginok
Jokatutako hiru partidak galduta daude Asegarcekoak; BerasaluzeVIII.a-Albisu izango dituzte aurkari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu