Azpeitiko biharko saioan, GazteMailako txapela ere jokoan izango dute Xabier Orbegozo Arria V.-ak eta Aitor Senosiainek, Landetako kiroldegian (23:00). Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du saioa, eta igandean errepikatu egingo du. Gazteek hamar enbor ebakiko dituzte: lau 45 ontzako, lau kanaerdiko eta bi 60 ontzako. Beren arteko lehia izango da gaueko lehena.
Orain dela bi hilabete jokatu zuten txapelketako azken saioa, eta harrezkeroztik entrenamendua izan da eginkizun nagusia. Arriak Iriarte menderatu zuen finalerdian. Gero, irabazi egin zien Antonio Senosiaini Maila Nagusikoen kanporaketan eta galdu Miel Mindegiaren aurka. Beraz, Aitor Senosiainek baino astebete geroago utzi zuen lehia.Olaguekoak Mugertza kanporatu zuen lehenik, finalerdian Xabier Mindegia, eta Maila Nagusiko kanporaketan, galdu egin zuen Azurmendiren aurka. Nafarrak badaki gipuzkoarrak maila hobea duela, eta, horregatik, presio berezirik gabe plazaratuko da. Hala ere, konfiantza hartu du azkenaldian eta prestaketa proba onak egin ditu azken hilabetean; egunero aritu da finala prestatzen.Arriak berak proposatu zion Senosiaini egur guztiak nafarrak plazara zitzala, eta horrela izango da.
AIZKORA. GAZTEEN MAILAKO TXAPELA
Aurka gutxitan aritu diren aizkolariak gazteen finalean
Ustez, Arriak du irabazteko aukera, baina Senosiain konfiantzaz dago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu