Realaren azken fitxaketa da Diego Ifran uruguaiarra. Gaur goizean Hondarribiako aireportura heldu da, eta azterketa medikoa egitera eraman dute. Realak 1,6 milioi euro ordainduko ditu fitxaketarengatik, hurrengo bost denboraldietan kolore txuri-urdinak defenditzearren. Une honetan, martxoan belaunean izan zuen lesio gogor batetik osatzeko bidean da. Urte amaiera arte ez da jokoan ikusteko modurik izango.
Diego Ifranek 23 urte ditu eta aurrelaria da. 2010-11 denboraldirako Realak egin duen laugarren fitxaketa da. Aurreko hiru fitxaketak Llorente, Sutil eta Tamudo izan dira.
Futbola
Aurkeztu dute Anoetan Diego Ifran, Realeko jokalari berria
Realak 1,6 milioi euro ordainduko ditu jokalaria hurrengo bost denboraldietan taldean izateagatik. Lesio gogor batetik osatzeko bidean da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu