Olinpiar Jokoen historian emakumezkoen errugbian jokatu den lehen partidak Frantzia eta Espainiako selekzioak jarri ditu aurrez aurre. Lau euskal kirolari zeuden bertan: Frantziako selekzioan ordezko gisa, Lauriane Lissar; Espainiakoan, Barbara Pla, Amaia Erbina eta Angela del Pan.
Gehiago izan da Frantziako selekzioa. Lehen zazpi minutuetan erabakita utzi du partida, bi entsegu eginda. 12-0eko abantailarekin joan dira atsedenera, eta bigarren zatian aldea handitzen jarraitu du, 19-0 irabazten joateraino. Markagailua txukundu du Espainiako selekzioak gero, baina azken entsegu bat egiteko tartea izan du Frantziako taldeak.
Plak eta Del Panek hasieratik jokatu dute; Lissar eta Erbina, ordea, ez dira zelairatu.