Hamar egun eskas falta dira udako azken torneo garrantzitsurako. Logroñon (Espainia), baina, dena dute jada prest, urtero legez sanmateoetako torneoa arrakastatsua izan dadin. Lehen urratsa egin dute dagoeneko antolatzaileek, hilaren 17tik 25era jokatuko den torneoaren egutegiaren berri emanda. Sei bikote ariko dira binakako lehian: Asegarceko Olaizola II.a-Beroiz, Berasaluze VIII.a-Begino eta Bengoetxea VI.a-Ruiz eta Aspeko Martinez de Irujo-Merino II.a, Xala-Laskurain eta Titin III.a-Zubieta.
Hilaren 24ko larunbatean ez beste, egunero jokatuko da binakako torneoko partidaren bat. Hilaren 24an, berriz, desafioen eguna izango da: banaka, binaka eta lau t'erdian.
Sanmateoetako egun nagusia, hala ere, hilaren 25a izango da, egun horretan jokatuko baita binakako torneoko finala. Iaz Titin III.a-Zubieta izan ziren irabazleak.
Aurten ere ez da ikuskizunik faltako sanmateoetako torneoan
Aspeko eta Asegarceko hiruna bikote ariko dira lehian, hilaren 17tik 25era, Logroñoko Adarraga pilotalekuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu