Kirola

Aurten ez dute Dakar Rallya jokatuko, Mauritaniako gatazkagatik

Abenduaren 24an lau frantziar hil zituzten tiroz han, eta ezinegona sortu zen probaren inguruan. Bihar zen hastekoa proba, Lisboan.

2008ko urtarrilaren 4a
15:06
Entzun
Lisboa-Dakar Rallya ez da aurten korrituko, Mauritaniako gatazkagatik, gaur jakin denez. Abenduaren 24an lau frantziar hil zituzten tiroz Mauritanian, eta ordutik ezinegona sortu da probaren inguruan. "Eraso terroristen beldur" ziren antolatzaileak. Bihar zen hastekoa rallya, Lisboan. 30 urteko historia du probak.

Frantziako Gobernuak abisua helarazia zien bere herrialdeko pilotuei: "Segurtasun arazoak direla tarteko, ez ezazue parte hartu Mauritania zeharkatuko duten etapetan". Probako hamabost etapetatik zortzi igaroko lirateke handik.



Eskaera horren berri izan eta berehala, Lisboa-Dakar Rallyko antolatzaileek aholkua aztertuko dutela jakinarazi zuten atzo. "Abisu hori zerk eraginda aldatu den jakiteko, eta hartu beharreko erabakiak hartzeko". Hartu dute erabakia: rallyrik ez aurten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.