Australiak arazorik gabe irabazi die AEBei (67-5)
ERRUGBIA. Australiak 67-5 irabazi zien atzo AEBei Munduko Kopako C multzoan. Irlandaren aurka galdu ondoren multzoko bigarren postua eskuratzea da australiarren helburua, eta atzo 11 entsegu lortu zituzten, horietatik hiru lehen zazpi minutuetan. Lehen faseko partida erakargarrienetako bat jokatuko da gaur (10.30). Zeelanda Berriak eta Frantziak A multzoko lehen postua izango dute jokoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu