AUSTRIAKO ETA SUITZAKO EUROKOPA. B MULTZOA. Mozartek jarraituko du austriar ospetsuena izaten

Austria

Aitor Manterola Garate.
2008ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Etxeko selekzioak Eurokopa jokatzeko gonbita izaten duelako ariko da Austria txapelketan. Hamasei selekzioen artean ahulena da, eta etxean jokatzeak aparteko indarra eman arren, ia-ia miraria litzateke lehen fasea gainditzea.

Ez du jokalari ezagunik, eta azkenaldian emaitza txarrak izan ditu, gainera. Hala, egungo hautatzailea da, Josef Hickersberger, kargu horretan marka txarrena duen entrenatzailea. Azken hamalau partidetan, garaipen bakarra lortu du. Ez du ematen bat-bateko iraultza egin eta sekulako txapelketa egingo dutenik.

Hala ere, lanean jo eta ke ari dira jokalariak. Egunean bi entrenamendu egiten dituzte, lanak emaitzak ekarriko dizkien itxaropenarekin. Dena beharko dute. Onak ez izateaz gain, oso gazteak dira. Datu horren adierazle da taldeko izarraren adina: Andreas Ivanschitz-ek 24 urte dauzka, eta selekzioak inoiz izan duen kapitain gazteena izan zen 19 urterekin. Austriako Beckham deitzen diote, eta Panathinaikosen ari da. Pianoa ondo jotzen omen du. Baina Eurokopa bukatu eta gero ere Mozartek jarraituko du austriar ospetsuena izaten.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.