Urtebete joan da Ander Vilariño Europako Mendi Txapelketa korritzen hasi zenetik. Zirkuituak utzi ostean, Esloveniako Petrol-Ferrari igoeran egin zuen debuta Vilariño Motorsport taldeko gidariak, eta lehen karrera hori irabazi egin zuen. Beste proba batean ere hartu zuen parte Suitzan, eta bigarren sailkatu zen. Orain, urtebete geroago, Esloveniara txapelketako lider dela itzuli da. Azken bost karrerak irabazi ditu, eta txapelketa irabazteko faborito da. Gaur jokatuko da Petrol-Ferrari igoera. Atzoko bi sailkapen probetan (argazkian) azkarrena Vilariño izan zen.V. motorsport
AUTOMOBILISMOA. Europan debuta egin eta lehen garaipena lortu zuen igoerara itzuli da Vilariño
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu