Eibarrek merezi baino sari txikiagoa jaso du Malagaren aurkako Espaniako Kopako final-zortzirenetako joaneko partidan. Etxekoak Lehen Mailako taldea baino hobeak izan dira eta gol aukera gehiago sortu dituzte. Eibar 73. minutuan aurreratu da, Añibarrok buruz sarturiko golari esker. Malagak, berriz, arauzko denbora bukatuta zegoenean berdindu du, beste burukada batean, Onyewurena. Golean Altamira Eibarreko atezainak huts larria egin du.
Itzulerako partida urtarrilaren 8an jokatuko da, Malagan.