«Azken urteetako mailarik altuena» izango du 2011ko Zarautz Hiria torneoak, atzo herriko udaletxean egin zuten aurkezpenean adierazi zutenez. Asegarcek eta Aspek ahalegin berezia egin dute koadroko pilotari onenak Aritzbatalden izateko. Torneoak lau bikote bilduko ditu, sanferminetan eta Andre Mari Zurian baino gutxiago. Kalitaterik, ordea, ez da faltako. Lehenengo neurketa datorren ostiralean izango da, eta bigarrena, larunbatean. Bi bikote onenek hilaren 16an jokatuko dute finala, gaur zortzi. Partida guztiak telebistaz eskainiko dira.
Xala-Zubietak eta Olaizola II.a-Albisuk jokatuko dute lehenengo norgehiagoka. Alde batetik, iazko binakako txapeldunak ariko dira; eta bestetik, Asegarcek momentu honetan sasoiko dituen bi pilotari. Albisurentzat udako hirugarren torneoa izango da, eta, Iruñean bezala, goizuetarrarekin jokatuko du. Bigarren finalerdian, berriz, Bengoetxea VI.a-Begino eta Irujo-Laskurain ariko dira. Azken horrentzat udako lehen torneoa izango da.
Mikel Olazabalen itzulera
Mikel Olazabal hilaren 13an itzuliko da kantxara, eskuko arazoen erruz sei hilabete geldirik egon ondoren. Olazabalek otsailaren 2an jokatu zuen azken partida Logroñoko Adarragan, Bigarren Mailako Txapelketari zegokiona, eta geroztik galtza zuriak jantzi gabe egon da. Leitzako festetan, bada, berragertzeko aukera izango du. Aresoarrak Peñagarikano izango du lagun Jaunarena eta Ladis Galarzari aurre egiteko. Hasteko neurketa polita da.
Azken urteetako mailarik onena izango du aurtengo Zarautz Hiria torneoak
Olaizola II.a-Albisu eta Bengoetxea VI.a-Begino ariko dira Asegarcetik; Aspetik, Xala-Zubieta eta Irujo-Laskurain
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu