Azkena bai, baina erraza ez

Athleticek gura eta gura ez irabazi behar dio gaur Xerezi, Europarekin amets egin gura badu

haritz gallastegi
Bilbo
2010eko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Lehen itzulia amaituta, helburuak zehazteko unea ailegatu zaio Athletici. Tarte horretan 30 puntu eskuratuta, gutxitxo dirudi mailari eustearekin konformatzeak. Jokalari eta teknikariek garaipen gosea erakutsi behar dute. Irrika barik ez dago ezer lortzerik. Hedabideen aurrean jardun direnean, behin eta berriz esan dute mailari eusteko ezinbestekoak diren puntuak irabazi ondoren hasi behar dela bestelako kontuetan pentsatzen. Futbolean gauzak denbora gutxian aldatzen direla jakinda, zuhur jokatzen ikasi dute. Aldagelan, berriz, bestelakoa da mezua. «Helburua Europa dela esaten dugu guk Lezaman», adierazi zion Joaquin Caparros entrenatzaileak aste honetan bertan BERRIAri.

Albiste ona da Athletic osatzen dutenen helburua txapelketako sei onenen artean sailkatzea izatea, nork bere gaitasunean sinesten ez badu ez baitu beste inork sinetsiko. Hori bai, garaipen gosea zelaian dago erakutsi beharra. Eta azken jardunaldietan talde zuri-gorriak ez du erakutsi datorren denboraldian Europan lehiatzeko ezinbestekoa izango den jokorik. Arlo guztietan huts egin du. Jokalariak ez dira ondo moldatu presioa egiteko orduan. Ondorioz, aurkariek ez dute aparteko lanik egin behar izan arriskua sortzeko. Baina zuri-gorriek zelai erditik aurrera izan dute arazo gehien.

Taldeak arazoak ditu erasoan

Ideia gutxiko taldea dela berretsi du Athleticek urteko lehen hilabetean. Estrategiak funtzionatzen ez badu, ez dago zer eginik. Eta aukerak sortu dituzten apurretan ez dute asmatu ate aurrean. Riazorren gertatu zen hori, esaterako. Baina neurketa horretan gertatutakoak ez du islatzen Athleticek denboraldion erasoan egin duen lana. Aukera gutxiko partidak askoz gehiago izan dira -gehienak-, aukera askokoak baino. Baloia jokoan dagoenean hutsaren hurrena da zuri-gorriek arriskua sortzeko duten gaitasuna. Fernando Llorente zain- tzea nahikoa dute aurkariek. Izan ere, Joaquin Caparrosek ez baitu joko zuzena ez den beste aukerarik ikusten. Ondorioz, erdiko aurrelariak funtzionatzen ez badu, Athleticek ez du funtzionatzen.

Xerezen aurka aurrerapauso bat eman beharko du hiru puntuak eskuratzeko. Athleticen ingurukoentzat neurketa erraza dirudi. Athletic ondo dago, etajarraitzaileek uste dute beren laguntzarekin ez duela galduko azken sailkatuaren kontra. Baina futbolean bi eta bi ez dira lau. Zorionez, gainera. Jakinekoa da talde andaluziarrak arrisku handia duela denboraldi amaieran Bigarren Mailara bueltatzeko. Arlo instituzionlean zein kirol arloan arazo asko izan ditu denboraldia hasi zenetik eta ez da erraza izaten gisa horretako egoerari aurre egitea. Are eta zai-lagoa da kirol kontuak oso onaez direnean. Hala ere, lehoiakez dira fio. «Xerez ez dago hil- da», esan zuen Javi Martine- zek.

Orbaizek, berriz, neurketa zaila izango dela esan zuen. «Inork ez dezala pentsa 8-0 irabazteko partida denik. Xerezek neurria hartu dio mailari, eta sasoia bukatu bitartean ezusteko bat baino gehiago emango du». Hala izango da, bai. Azken jardunaldian Mallorca hartu zuen mendean Nestor Gorosito entrenatzaileak zuzentzen duen taldeak. Beraz, garaipenaren bidera bueltatu ostean konfiantzaz gainezka egongo da Xerez, Katedralean ezustekoa emateko prest. Athletic, berriz, azken porrot biek sortzen duten zalantzekin zelairatuko da. Hala ere, aspalditxoan erakutsi ez duen oldarkortasuna eta garaipen gosea erakutsi beharko ditu. Lehen minututik norgehiagokari erritmo bizia jartzea eta zelai gainean gehiago dela erakustea da partida irabazteko errezeta bakarra.

Hasierako hamaikakoan hiru aldaketa espero dira. Partida bateko zigorra bete dute eta taldera bueltatuko dira San Jose eta Javi Martinez. Ezker hegalean nork jokatuko duen da argitzeke dagoen gauza bakarra. Yeste min hartuta dago. Horrenbestez, Susaeta eta Muniain dira basauritarraren lekuan aritzeko hautagai nagusiak. Aste barruan gazteenaren aldeko apustua egin dute hedabide askotan, baina badirudi eibartarra izango dela hegalean jokatzeko aukeratua. Bestalde, David Lopez eta Iñigo Diaz de Zerio ere aukeratuen zerrendan daude. Jokatzeko aukera ematen badiete, aprobetxatzen ahalegindu beharko dute. Taldean lehia handia dago eta baliteke asko itxaron behar izatea beste aukera bat izan aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.