laburrak, esanak, datuak

Azkeneko 7-0ekoa, 1974an

2010eko ekainaren 21a
10:08
Entzun
LABURRAK

- Argentinan zazpi aldaketa, baina Messi titular. Argentina sailkatuta dago final-zortzirenetarako, eta Diego Armando Maradona hautatzaileak hamaikakoan zazpi bat aldaketa egingo ditu. Ez du, ordea, kenduko Leo Messi aurrelaria. Oraindik golik sartu ez duelako eta komeni zaiolako lehenbailehen bat egitea? Bihar jokatuko dute, Greziaren aurka.

- Ingalaterrako Federazioak uste du Capellok utzi egingo duela kanpoan geratzen badira. Ingalaterrako Futbol Federazioak uste du Fabio Capello hautatzaileak kargua utzi egingo lukeela selekzioa ez balitz sailkatuko final-zortzirenetara, BBCk gaur esan duenez. Federazioak berak bidaliko balu Capello, honek 11,4 miloi euro jaso beharko lituzke. Ingalaterrak bi puntu besterik ez ditu irabazi lehen bi partidetan, eta gaur goizean selekzioko kideek bilera egingo dute. "Denok zer pentsatzen dugun esateko aukera egongo da. Baten bat haserretzen bada, zorta txarra", esan du John Terry jokalariak.

- Vuvuzelak Europara? Txinan vuvuzelak egin eta egin ari dira, Hegoafrikako Munduko Kopako estadioetako jarraitzaileen animazio turuta horiek, eta aitortu dute etekin ekonomiko handiak ari direla izaten. Vuvuzelen %90 Txinan ari dira egiten, eta prest daude Europan ere saltzen hasteko.

ESANAK

- Carlos Valderrama (Kolonbiako jokalari ohia). "Mundiala oso txarra ari da izaten, desastre bat".

- Daniele de Rossi (Italiako jokalaria). "Hobetu beharra dugu, eta berehala".

- Franz Beckenbauer (Alemaniako jokalari ohia). "Selekzio handiak ez dabiltza ondo. Argentinak baino ez nau konbentzitu. Messiri esker, beste aurrelari argentinarrek espazioak dituzte".

DATUAK

- Azkeneko 7-0ekoa, 1974an. Portugalek 7-0 irabazi dio Ipar Koreari, eta Munduko Kopa batean azkeneko 7-0ekoa 1974an gertatu zen: Poloniak lortu zuen, Haitiren aurka. Orduko golegileak: Szarmach (hiru), Lato (bi), Deyna eta Gorgon. Mundialetan lau aldiz egin izan dute 7-0.

- Suitza 559 minututan egon da mundialetan golik jasotzeke. Txilek 75. minutuan gola sartu dio Suitzari, eta honen markako iraupena orduantxe bukatu da. Munduko Kopatan segidan 559 minututan egon da golik hartu gabe. Harena da errekorra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.