Italiako Giroan bigarren atseden eguna dute gaur, eta bihar ekingo diote probako azkeneko asteari, igandean amaituko delako Giroa. Eta azkeneko aste hau mamitsua izango da, mendiko etapekin eta erlojupekoekin.
Bihar 12,9 kilometroko kronoigoera izango dute, asteazkeneko, ostiraleko eta larunbateko etapak mendian bukatuko dira, eta igandean 15 kilometroko erlojupekoa edukiko dute, Veronan.
Atzo Ivan Basso izan zen garaile Zoncolan mendian, eta hirugarren jarri da sailkapenean.
Sailkapen nagusiko lehen hamarrak
1. David Arroyo 67.48.42.
2. Richie Porte 2.35era.
3. Ivan Basso 3.33ra.
4. Carlos Sastre 4.21era.
5. Cadel Evans 4.43ra.
6. Aleksandr Vinokurov 5.51ra.
7. Vincenzo Nibali 6.08ra.
8. Michele Scarponi 6.34ra.
9. Linus Gerdemann 7.12ra.
10. Robert Kiserlovski 8.13ra.
txirrindularitza
Azkeneko aste mamitsua Giroan
Gaur atseden eguna dute. Bihartik aurrera bi erlojupeko eta mendiko hiru etapa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu