Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia jokatuko da gaur
ATLETISMOA. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia jokatuko da gaur, 16:30ean. Gizonezkoetan, Mike Kigen kenyarra da proba irabazteko faboritoa. Harekin batera, iaz Stanley Biwotek lortutako marka (1:00:23) hobetzen ahaleginduko dira Dennis Masai, Emanuel Bett eta Bernard Waweru herrikideak. Emakumezkoetan, Doris Chanweygo eta Antonina Rutto dira irabazteko faboritoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu