Kirola

Azpeitiar mendizale bat hil da Ori mendian, erorita

Aritz Odriozola da hildakoa. Lagun Onak Mendi Bazkunako lehendakaria zen 2007ko abendutik.

uztarria.com
2009ko otsailaren 21a
17:50
Entzun
Aritz Odriozola (Azpeitia, Gipuzkoa; 1977) mendizalea hil da gaur goizean Ori mendian. Beste zortzi bat lagunekin joana zen hara, eta gaur mendirako bidean erori eta hil egin da; buruan kolpea hartu du.

Nafarroako SOS zerbitzuak 11:50ak aldera jaso du istripuaren abisua, Odriozolaren taldekide batek deituta, eta bi helikoptero bidali ditu: medikalizatua eta Guardia Zibilaren erreskaterakoa. Nafarroako Larrialdi Zerbitzuetako suhiltzaileak eta medikuak ere joan dira, 13:00ak aldera erreskatatu dute azpeitiarra baina ezin izan dute haren bizia salbatu.

Zuberoa eta Nafarroa arteko mugan dago Ori, Iratiko oihanaren ekialdean, eta 2.017 metroko garaiera dauka.

Duela bi urteko abendutik Odriozola zen Lagun Onak Azpeitiko Mendi Bazkunako lehendakari. Maje Larrañagaren lekukoa hartu zuen. Ondo ezagutzen zuen ordurako elkartea, bertako ekitaldietan eta irteeretan parte hartu zuelako, eta Zuzendaritza Batzordean 2004tik zegoelako. 2011rako jarri zen presidente.

Julian Eizmendi Azpeitiko alkatea Otsagabiakoarekin (Nafarroa) gestioak egiten ari da -Otsagabian dago Ori mendia-, Aritz Odriozolaren gorpua herrira lehenbailehen ekartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.