Egun mugitua bizi izan dute gaur Frantziako Tourrean. Frederic Finot eta Lilian Jégouek eman diote lehen astindua egunari, 5. kilometroan ihes baitute elkarrekin. Ia 8 minutu pasatxoko aldea izan dute biek. Helmugarako 40 kilometrora Finotek ihes egin dio Jégoue-i eta hiru Sedan-era iristeko hiru kilometro falta zirela irentsi du tropelak.
Sprint mugitua izan da gaurkoa ere. Azkenean, Baden Cooke australiar gazteak irabazi du etapa, eta beste australiar batek, Bradley McGee-k, elastiko horiari eutsi dio beste egun batez. Gainontzean, ez da aldaketarik izan sailkapen nagusian. Cookek gaurko etapa irabazteagatik lortu dituen puntuengatik Zubeldiari kendu dio sailkapen nagusiko hirugarren postua.
Frantziako Tourra
Baden Cookek irabazi du sprintean, eta McGeek elastiko horiari eutsi dio
Baden Cooke austrialarrak irabazi du Tourreko bigarren etapa, Sedanen helmugan izan den sprintean. Jean-Patrick Nazon gelditu da bigarren, eta Jaan Kirsipuu hirugarrean. Sailkapen nagusian ez da aldaketa handirik izan eta Bradley McGee-k jarraitzen du lidertzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu