Badiola III.a eta Errandonea nagusi Tuterako Torneoan

2004ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Tuteran (Nafarroa) jokatu zen herenegun Frontis enpresa berriak antolatutako lehen torneoaren finala. Badiola III.a-Errandonea bikotea nagusitu zen Barberito VI.a.-Mendiak osatutakoaren kontra (22-15). Bezperan ez bezala, sarrera ona izan zuten Elola frontoian, eta Badiola III.aren jokoarekin gozatu zuten gehien bertara joandakoek. Barberito VI.a aise hartu zuen mendean Lekeitiokoak, Errandoneak atzean egindako lan txukunari esker. Bi aste barru antolatuko du hurrengo jaialdia Frontisek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.