Futbola

Badiolak dio Realak Aldundiari 20 milioi euroko iruzurra egina diola, eta administratzaile bat kentzeko eskatu du

2008ko abenduaren 10a
16:34
Entzun
Iñaki Badiola Realeko presidenteak gaur baieztatu duenez, futbol klubak Gipuzkoako Foru Aldundiari 20 milioi euroko "iruzurra" egina dio BEZ dela-eta, eta Aldundiak klubean jarri zuen administratzailea kentzeko eskatu du.

Antxon Ibargutxi da administratzaile hori -beste bi ere badaude-, eta Badiolak adierazi du hura iruzur hori ezkutatzen aritu dela.

Abenduaren 20an egingo dute Realeko batzarra eta Badiolak esan du ez duela uste presidente kargurako hautagairik aurkeztuko denik, "oraindik ez dagoelako beste egitasmorik, ez pertsonarik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.