Baionak etxean Bordeleren aurka galdutako partidan du oraindik burua. Sasoi honetan lehen aldiz jaitsieran dago. Baina, errugbiak aitzina jarraitzen du, eta iluntze honetan azken borrero Bordeleri eginen dio bisita, Europako Challenge kopan (20:15, Frantziako Eurosport).
Europako Challengeko final-laurdenetara sailkatzeko aukera gutxi ditu Baionak. Bigarren postuan dago sailkapenean, Londres Waspsek baino puntu bat gutxiagorekin. Bi taldeen arteko puntu aldea ingelesen aldekoa da; beraz, bi puntuko errenta atera beharko dio Baionak Waspsi azken bi partidetan. Horretarako, bi partidak irabazi behar ditu, eta Waspsek bi partidetatik bat ez irabazi.
Europa ez da Baionaren lehentasuna. Elizaldek azken asteetan anitz jokatu duten jokalariei atseden ematea hautatu du: Mazars, Roumieu, Heymans eta Boutaty ez dira deialdian sartu. Gartziak Philipsen lekua hartuko du, eta Manukula, Da Ros eta Boyoud lehen lerroan ariko dira. Lagain, Carrillo eta O'Connor gazteek ere aukera izanen dute.
Baionak Bordeleri egingo dio bisita gaur Europako Challenge kopan
Elizaldek azken asteetan anitz aritu diren jokalariei atseden ematea erabaki du, eta aldaketak egin ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu