Baionak etxetik kanpoko lehen partida jokatuko du gaur, Agenen

Aurkari sendo baten aurka itxura ona ematen saiatuko da, eta aldaketa asko egongo dira hamabostekoan

Eneritz Zabaleta.
Baiona
2012ko irailaren 1a
00:00
Entzun
«Etxetik kanpo jokatzean ikusten da talde batek duen potentziala. Partida honekin anitz jakinen dugu». Christian Lanta Baionako entrentzaileak garbi adierazi du arratsalde honetan Baionak Castresen jokatuko duen partidaren garrantzia (18:30). Castres ez da aurkari samurra, iragan sasoian Top 14ko finalerdietarako sailkatu zen.

Partida zaila izanen da baionarrentzat, eta entrenatzaileek orain arte gutxi ikusi dituzten jokalariak entseatzeko baliatuko dute. Jean-Jo Marmouyet Baiona Ttipikoak lehen partida izanen du. Gabriele Lovobalavu fijiarra, halaber, lehen aldiz hasieratik ariko da. Bastien Fuster harrobiko hegaleko gazteak ere hasieratik aritzeko aukera izanen du. Renaud Boyoud harroinak, berriz, Tialataren lekua hartuko du.

Jokalari berriekin, ohikoek atseden izanen dute. Roumieu aztalkaria aulkian izanen da, Puricelli eta Lionel Mazarsekin batera. Sam Gerberrek min hartu du, eta Manu Ahotaeiloa, lehen bi partidak jokatu ondotik, deialditik kanpo gelditu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.